25 oct 2013

Bueltan gara gure bigarren lanarekin!!




Gure bigarrengo film laburra bukatua dugu.

'Oinaze egoitzak' film laburrarekin ekin genion gure ibilbideari. 2013an ere bide beretik lanean jarraitu dugu eta gure bigarren lana aurkezteko moduan gaude. Aurrerapauso handia izan da guretzat ekoizpen hau aurrera ateratzea.

Aurreko lan guztia gure lokalean gauzatu genuen. Oraingo honetan, ordea, kanpoaldean grabatu dugu filmaren erdia. Beraz, lokalizazioak, eguraldia, baimenak, bidaiak, ordutegiak eta bestelako arazo guztiak gehitu zaizkigu.

Aktore zerrenda ere asko zabaldu dugu. Hiru aktore izatetik, bederatzi izatera pasatu gara eta animaliak ere sartu ditugu filmean.

Aktoreen zerrenda:

Idoia Uranga
Alaitz Olaizola
Mari Karmen Borda
Pedro Otaegi
Iñigo Aranbarri
Itziar Elias
Haritz Amezua
Eki Aizpuru
Irati Lazkano
Jon Goenaga



Hemen duzue filmaren aurrerapen bat.

https://vimeo.com/77540107


Emaitzarekin oso gustura geratu gara eta aurkezpenerako gauzak zehazten ari gara. Laster izango duzue gure berri gehiago.




No hay comentarios:

Publicar un comentario